XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Johnek ez zion erantzun. Zorura begiratu zuen.

- Begira niri, mutikoa!- oihu egin zion poliziak.

Gora begiratu zuen Johnek.

- Orain kontadazu egia- esan zion berriro Shaw inspektoreak.

Kontadazu zergatik hil zenuen osaba.

- Nik ez nuen...- hasi zen John.

- Ulertzen dut - moztu zion inspektoreak.

Beraz, zaildu egin nahi dituzu gauzak, ezta?.

Gelatik irten eta atea danbatekoz itxi zuen Shaw inspektoreak.

John eseri egin zen berriro, baina eseri bezain laster, atea zabaldu eta zutik egoteko esan zioten.

Ordubete inguru pasatu ondoren, beste polizia bat sartu zen eta irribarretsu agurtu zuen John.

- Black sarjentua naiz.

John al zara zu? - Bai - erantzun zion Johnek.

Black sarjentuak bi aulki ekarri eta eseri egin ziren biak.

- Egarri izango zara, ezta?- galdetu zion sarjentuak.

Nahi duzu te pixkat? - Bai, mesedez - esan zion Johnek irribarrez.

Shaw inspektorea baino askoz jatorragoa zen polizia hau.

Bi te eta pasta batzuk ekarri zituen Black sarjentuak.

- Eta orain hasi zitzaion sarjentua oso adiskidetsu, esadazu zer den istilu hau dena.

Johnek ez zion erantzun.

- Fida zaitezke nirekin -esan zion sarjentuak. Ulertuko dut.

Johnek atsegin zuen Black sarjentua, baita tea ere; beraz, erantzuten hasi zen sarjentuaren galderei.

@- Atsegin zenuen osaba?@- galdetu zion sarjentuak.

- Ez - esan zion Johnek astiro. Ez gehiegi.

- Non egon zara azken bi egunotan? - Ba, ni...- eta isildu egin zen John.

Une hartantxe, atea jo zuten.

Zutitu eta irten egin zen Black sarjentua.

Gogoetan geratu zen John.